XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrengo urratsa eta aurrerakada euskera utsezko salmo eta kantuetarakoa izango da.

Eta ontan orixe etorri zangu aurrelari, eta Iratzeder jarraitzaille.

Orixe, salmoak puntu edo rimadun bertsoz ematen dituela, eta Iratzeder bide estuagotik, rima eta neurri berdiñeko bertsotan.

Orixe Lazkao`ko beneditarren ingurutik dabila, eta Iratzeder Beloke`ko Andre Maritik.

Eskutitz auetan ikusten ditugu Orixe`k ontan zerabillen lanaren zenbait gorabera: nola zijoan itzultzaillearen lana, nola zabaldu zan erri batzuetara euskerazko bezpera aien berri, non kantatzen edo kantatu nai zituzten, nola zijoan gero inprentaz ateratzeko asmoa, patxara geiegiz, itzultzaillearen iritziz, ez berak nai bezin azkar.

Lazkao`ko prailleak nolabait ere, ez ziran guztitara eltzen, ez ziren nai bezin arin inprentatzeko gauza.

Emen dator bigarrenez Olabideren Bibliaren auzia ere.

Ez da ageri Jesuiten nagusien erantzun argirik.

Biblia ori argitaratzeko prestatzea beste egitekorik gabe Formosatik ekarri dute Aita Etxeberria.

Berak eta Orixe`k elkar-ikuste bat ere izan dute.

Eta guztiaren ondorioa zer da?.

Orixe eta Oiartzabal`entzat ez batere atsegiña.

Biok Olabide`ri bialitako oarkizunen aztarnarik ez omen zan agertu Olabide`ren Pabeko paperetan.

Ez dago zer egiñik.

Jesuitek berentzat nai omen dute totum honorem.

Orixe`ren eta Oiartzabal`en auzia galdua da.

Erlijiozko lanez landa, Orixe`ri beste lan bat ere agindu edo eskatu diote: euskal dantzez liburutxo bat egitea.

Dantza Nagusitik asi da, eta aurrera jarraitu nai du.

Zer geiago egin ote zuen?.

Dantza Nagusia dalako ori Omenaldi-liburuan agertua omen da.

Azkenez, beste elkar-lan bati ekitea eskatzen dio Oiartzabal adiskideari: Baratza-iorra dalakoa.

Nonbait, kritika-lana da emen asmotan darabillena, baratz txiki baten barruan egitekoa: Euzko-Gogoa , Egan eta Yakintza aldizkarietan azaldu diran lan batzuk jorratzea, euskeraren aldetik eta moral-gizabidearen aldetik.

Lan ontan odola beroegi jarriko ote zaion bildur da bera.

Aitorpen polita.

Eta Oiartzabal bezelako gizon bat, pake-girozko bat, gibel aundi eta beazun gutxiko bat artu nai du lagun, eztabaidan sartu ta bere onetik ez ateratzeko, odol-berokeriak neurri onera ekarri arazteko.

Aitorpen au ere ez ote da bestea bezin polita eta jasotzekoa?.

Ez ote du besteak aña balio?.

Degu = dugu, iauna = jauna eta olako bikuntzak Orixe`renak dira.